1. Kutxabanken 2016ko adierazle nagusiak

Or. 1

2. Kutxabankek finantza-sektorean duen posizioa

Or. 2

3. Euskadin duen eragin ekonomikoa

3.1 Jarduera korporatiboaren eragina

Kutxabanken jarduera korporatiboak euskal ekonomiari 669 milioi euro ekarri dizkio, azken honen BPGaren %1a osatzen duena, hain zuzen.

EAEko ogasunetan 267 milioi euroko diru-sarrerak egon ziren zergatan.

1.461 hornitzailek 157 milioi euro jaso zituzten.

Jarduera korporatiboak guztira 7.392 lanpostutan eragina izan zuen.

3.2. Finantza-jardueraren eragina

Kutxabanken ekarpen garrantzitsua, kreditu-jarduerari lotutako finantza-bitartekaritzaren bidez daukan eragina aztertzen badugu, biderkatu egiten da.

Errenta sortzeko ekarpena Euskadin 9.200 milioi eurokoa izan zen, hain zuzen, EAEko BPGaren %13,6a.

Lan merkatuan izandako eragina 145.000 lanpostutara heldu zen, %15,8a.

Zergatan 3.668 milioi euroren diru-sarrerak eragin zituen.

Or. 3

4. Estatuan duen eragin ekonomikoa

4.1 Jarduera korporatiboaren eragina

Guztira 1.126 milioi euroko baliabideak sortu zituen, BPGaren %0,10a osatzen duena, hain zuzen.

13.801 lanpostu mantentzen lagundu zuen.

Zerga-bilketa metatua 513 milioi eurokoa izan zen, zergatan eta tasatan.

Guztira 4.290 enpresak zerbitzua eskaintzen diote Espainian Kutxabanki.

4.2 Finantza-jardueraren eragina

21.330 milioi euroko aberastasuna sorrarazi zuen, BPGaren %2a.

368.667 lanpostu mantentzen lagundu zuen.

Or. 4

5. Kordoban duen eragina

5.1 Jarduera korporatiboaren eragina

109 milioi euroko eragina sortu zuen, BPGaren %0,8a.

1.588 lanpostu mantentzen lagundu zuen, CajaSur probintzia honetako lehenengo enpresa bilakatuta enpleguari dagokionez.

62 milioi euroko diru-sarrerak eragin zituen zergatan eta kotizazioetan.

115 milioi euro bideratu zituen hornitzaileei, langileei, fundazioei eta herri-administrazioei ordaintzeko.

5.2 Finantza-jardueraren eragina

1.430 milioi euroko aberastasuna sortu zuen Kordobako ekonomian, BPGaren %10,4a.

Finantza-jarduerak eragin positiboa izan zuen 30.466 lanposturen sorreran.

Or. 5

6. Eranskinak

6.1 Eranskina: Nork eta noiz egin duen

Eragin ekonomikoari buruzko honako azterlan hau Asociaciónn Centro de Predicciónn Econónmica (Ceprede) elkarteak egin du. 35 urte baino gehiagoko esperientzia dauka sektorekako ereduen eta aurreikuspeneko ereduen prestaketan. Elkartea Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren irakasle eta ikerlariez osatuta dago eta bere kide garrantzitsuen artean, enpresa pribatu eta publikoak, elkarteak eta Administrazioaren erakundeak daude.

Eraginen analisiari dagokionez, herri-erakunde honek denetariko aplikazioak egitean esperientzia zabala dauka, bai enpresa pribatuentzat, bai enpresa publikoentzat, Estatuaren lurralde-eremuan nahiz nazioartean.

Kasu guztietan, Kutxabankek 2016ko ekitaldian erregistratutako datuak erabili ditu erreferentzia gisa.

6.2 Eranskina: Azterlanaren edukia

Azterlan honen xede nagusia, beraz, Kutxabank Taldeak Espainiako ekonomian duen eragin ekonomikoa aztertzea da (zuzena, zeharkakoa eta induzitua), EAEn eta Andaluzian arreta berezia jarrita, bai produkzioaren alorrean, bai errenta, enplegu eta zerga-itzulkinei dagokienez, eta den-dena Kutxabank Taldearen ohiko jardueraren eragin ekonomikoaz baino ez dela. Hau da, ez da kontuan hartu, besteak beste, Kutxabanken partaidetza duten enpresen eragina, gizarte-alorreko jarduerak, babesletza propioak, aseguru-alorreko jarduera, inbertsio-fondoen bidezko bezeroen baliabideen kudeaketa, pentsio-planak nahiz BGAEak eta “egoitza” deritzon eragina.

6.3 Eranskina: Oinarrizko kontzeptuen metodologia eta azalpena

Kutxabanken eragin ekonomikoari buruzko azterlan honi dagokionez, zuzeneko jardueratzat hartu da finantza-bitartekaritzarako zerbitzuen produkzioa eta Estatuko Kontabilitatearen arau orokorrei jarraituta kalkulatu izan da.

Zeharkako eraginak zehazteko, lehen-lehenik, kutxako irteeren fluxua kontuan hartu da, bai jarduera produktiboari lotutako ondasun eta zerbitzuak eskuratzeari buruzkoak (erosketak eta inbertsioak) bai laneko faktorea (soldatak eta lansariak) eta kapitala (dibidenduak) ordaintzeari dagokionez.

Horrez gain, zeharkako eragin hauek zehazteko, burutzen duen finantza-bitartekaritzari esker beste ondasunen eta beste zerbitzuen produkzioaren gainean sortzen duen eragina ere kontuan hartu da; hau da, Kutxabankek egindako kreditu-jarduerari lotutako produkzioa zenbatetsi da.

6.4 Eranskina: Azterlanaren garapenari buruzko eskema

Txostena osatzeko erabilitako kalkulu-prozesu orokorra hurrengo eskema honetan agertzen da laburbilduta:

Oharra: Bai zeharkako eraginak bai induzituak aparte kalkulatzen dira ohiko jarduerari eta bitartekaritzako eraginari dagokienez.

Or. 6

Edukiak