1. Laburpen exekutiboa

Kutxabank Taldeak CEPREDEri enkargatu dio taldeak Espainiako ekonomian, bai Estatu mailan bai eskualde mailan, jarduera garatzen duen geografia eremu ezberdinetan alegia, duen inpaktuari buruzko azterlan hau. Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak:

  • Kutxabank Taldearen inpaktu ekonomikoaren zehaztapena egiteko, eragin zuzen, zeharkako eta induzituak kalkulatzeko metodoak erabili dira. Horietan Input-Output Taulak oinarri gisa hartu dira eta eraginak eskualdez eskualde aztertuta eta oro har onarturik dauden planteamendu metodologikoei jarraituta egin da.
  • Azken ekitaldi ekonomikoari buruz eskura dauden datuen arabera, Kutxabank Taldearen 2016ko jardueraren saldo bizia, kuantitatiboki, honela laburtzen da: gordailuetan ia 46.000 milioi euro, maileguetan 44.000 milioi eurotik gora, eta 954 bulegoetan banatutako 6.100etik gora zuzeneko langile.
  • Zerbitzu hau eskaini ahal izateko, taldeak 398 milioi euro inguru bideratu ditu soldata eta lansariak ordaintzera, 214 milioi euro inguruko balioa duten ondasun eta zerbitzuak erosi ditu eta, gutxi gorabehera, 20 milioi euro inbertitu ditu; banatutako dibidenduek, berriz, 122 milioi euroko balioa zuten.
  • Estatu osoko kreditu- eta gordailu-entitate guztiak kontuan hartuta, Kutxabank Taldeak %3 baino apur bat gehixeago da, bulego eta langile kopuruak kontuan hartuta, eta %3,6ko batez besteko kuota du Estatu mailako mailegu eta gordailuetan, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE, aurrerantzean) %37 ingururaino igotzen delarik eta %6 baino gehiago, berriz, Andaluzian.
  • Sistema ekonomiko osoan duen zuzeneko inpaktua neurtzen jarrita, bere BPGren 700 milioi euroek eta 6.000 enpleguek estatu osoko BPGren %0,06 eta enpleguaren %0,04 inguru osatzen dute, eta ratioa, hurrenez hurren, %0,06 eta %0,04 ingururaino igotzen da EAE osoan eta Kordobako probintzian. Zuzeneko jarduera guzti horren ondorioz, administrazio publikoek zergetan 350 milioi euro baino apur bat gehixeago jasoko lukete.
  • Zuzeneko inpaktu hori areagotu egiten da, batetik, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko, soldatak ordaintzeko, akziodunak saritzeko edo zergak ordaintzeko izaten diren kutxako irteerak direla-eta, eta, bestetik, lurralde osoan beste enpresa batzuen sorrera ahalbidetzen duen kreditu-jarduera medio. Azken horiek jardueragatiko zeharkako eraginak eta maileguengatiko zeharkako eraginak delakoak dira, hurrenez hurren.
  • Kutxabank Taldearen jardueran ondorioz, azken ekitaldian 7.200 enpleguri eutsi zitzaien Estatu osoan eta 390 milioi euro baino gehiago zuzendu ziren errentetara (BPG) eta, zerga-bilketaren ikuspuntutik, horietatik 145 milioi euro administrazio publikoen kutxetara pasatu ziren. Kopuru horiek Estatu osoko BPGren nahiz enpleguaren %0,04 inguru osatzen dute, eta EAEko PBGren %0,36 eta enpleguaren %0,44, hain zuzen ere.
  • Taldeak burututako kreditu-jarduerak, bestalde, beste enpresa batzuen produkzioa, errentak eta enpleguak finantzatzen lagundu izan du, osotara hartuta, BPGren ia 20.000 milioi euro direlarik, hots, Estatu osoko %1,8 ia, eta 340.000 pertsona baino gehiagori ematen zaie enplegua, hau da, Estatu osoko %2ri. Zerga-bilketara bideratutako zenbatekoa, berriz, 7.700 milioi euro baino gehiago izan da. Zeharkako eragin hauek asko handitzen dira oraingo honetan ere EAEn (enpleguaren %15 eta BPGren %13) eta presentzia handieneko andaluziar probintzietan, Kordoban (enpleguaren %12,5 eta BPGren %9,7) eta Jaenen (enpleguaren %4,1 eta BPGren %3,3), kasu.
  • Bukatzeko, zeharkako enplegatuek euren kontsumorako erabiltzen dituzten errenta guztiek sortutako eragin induzituek, 27 milioi euro gehiago eragin zituzten BPGan jarduera horregatik, eta 1.500 milioi euro baino gehiago maileguengatik; hurrenez hurren, beste 460 milioi eta 27.400 lanpostu ahalbidetu zituzten.
  • Osotara hartuta eta eragin guztiak metatuz, Kutxabank Taldeak %2a baino gehiago eransten dio Estatuko BPG osoari, hots, biztanle bakoitzeko 485 euro, gutxi gorabehera; dena dela, EAEn zifra horiek gora egiten dute nabarmen, prezio arrunteko (aurrerantzean, p.a.) 4.571 euro, edo Kordoban, p.a. 1.900 euro izaki.
  • Kutxabank Taldeak burututako jardueraren mendekoak dira 380.000 lanpostu baino gehiago; Estatu osoko batez bestekoan, 100 lanpostutatik 2 esan nahi du horrek. Modu erlatiboan, enplegu arloan duen eragina 70.000 enplegu baino gehiagora iristen da, milioi biztanleko, EAEn, 11.000 Errioxan eta 9.500 baino zerbait gehiago Madrilen eta Andaluzian; azken horren kasuan, dena den, enplegu-intentsitate hau 40.000 enplegura iristerainokoa da, milioi biztanleko, Kordoban, eta 12.500 enplegurainokoa, berriz, Jaenen.

Globalki neurtuta, ogasun publikoek 8.800 milioi euro bilduko lituzkete Kutxabanken jarduera honen ondorioz, esan nahi baita, bildutako 100 eurotik 2, gutxi gorabehera.

Or. 1

2. Sarrera

Proiektu hau Kutxabank Taldeak bere jardueraren inpaktu ekonomikoa aztertzeko CEPREDEri mandatua egin eta haren erantzunetik sortu da.

CEPREDE, Aurreikuspen Ekonomikorako Zentroa, 1981ean sortu zen Madrileko Merkataritza eta Industria Ganberaren eta Universidad-Empresa Fundazioaren babesean. Bost urte geroago, 1986an, bi erakunde horiek elkarte bat sortu zuten, Aurreikuspen Ekonomikorako Zentroa izenekoa, beste erakunde hauekin batera: Galiziako o Enpresa-Unibertsitatea Fundazioa (FEUGA), Komunikazioen Funtzio Sozialaren Garapenerako Fundazioa (FUNDESCO) eta Banco Exterior de Españaren Fundazioa. Elkarte horretako partaide dira, gaur egun, garrantzi handiko hainbat enpresa pribatu eta publiko, talde zein administrazioko erakunde.

CEPREDE, orain, ikerketa ekonomikorako zentro iraunkor bat da, guztien artean (ugazabek, fundatzaileek, elkartekideek eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko L.R.Klein aurreikuspen ekonomikorako institutuan integratutako unibertsitate-irakasle eta -ikertzaile taldea) sortu eta partekatutako errealitate bat. Errealitate hori zenbatekoetan jarrita, honela laburbildu daiteke: hamarkadetako historia, ehunka iragarpen-txosten, mila inguru aldagai makroekonomiakoren eta berrehun koiuntura-adierazleen analisi etengabea, ehun adituk osatutako panelari egindako etengabeko kontsulta, metodologia-txostenen mantentze eta eguneratzea, arloetako ereduak sortzea eta L.R. Klein Institutuaren bitartez HISPALINK-en, eskualdeka integratutako proiektu nazionalean, eta LINK (Nazio Batuak) eta HERMES (Europar Batasuna) izeneko nazioarteko proiektuetan parte hartzea.

Aipatu bi erakundek hogeita hamabost urte baino gehiagoko esperientzia luzea dute analisi eta iragarpen ekonomikoak hala nola mota guztietako azterlanak egiten, eta jardueren inpaktu ekonomikoa ebaluatzeko hamaika proiektu gauzatu izan dituzte, bai nazio mailan bai eskualde mailan.

Esate batera, Espainiako portu-sareko zenbaiten inpaktu ekonomikoaren analisiak egin dira maila agregatuan, landa garapenerako programenak edo Europar Batasuneko kohesio fondoenak.

Halaber, inpaktua aztertzeko aplikazioak egin dira hainbat entitate edo enpresa berezirentzat, adibidez Espainia Eraikinaren zaharberritzea, Chamartingo hirigintza-garapenaren operazioa, Guggenheim museoa Urdaibain zabaltzeko asmoa, Ihobek -Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeak garatutako proiektu eta programak, edo telefonia mugikorreko eta kable bidezko komunikaziorako operatzaile berriak ezartzea.

Eskarmentu horrek guztiorrek hautagai aproposa izatera darama CEPREDE, Aurreikuspen Ekonomikora Zentroa, azterlan hau garatzeko.

Azterlan honen xede nagusia, beraz, da Kutxabank Taldeak espainiar ekonomian duen inpaktu ekonomikoaren azterketa egitea (zuzena, zeharkakoa eta induzitua), EAEn eta Andaluzian arreta berezia jarriz, bai produkzio mailan, bai errenta, enplegu eta zerga-itzulkinen arloan, eta den-dena banku-taldearen ohiko jardueraren inpaktu ekonomikoaz baino ez dela. Hau da, ez da kontuan hartu enpresa partaidetuen inpaktua, Kutxabanken jabetza duten hiru fundazioek garatutako gizarte-jardueren inpaktua edo balantzez kanpoko baliabideen kudeaketatik edo “egoitza” eraginetik eratorritako inpaktuak.

Helburu nagusi hori lortzeko, hau da, inpaktua ezagutzeko, honako lan-sekuentziak garatu dira:

  • Kutxabankek garatutako jardueren ondorioz sortutako ondasun eta zerbitzuen fluxu eta transakzio guztiak zehaztu.
  • Aipatu baliabideak sailkatu, egindako gastu-tipologiaren arabera, jarduera-adar guztietan eragindako zuzeneko eraginak zehazteari begira.
  • Eredu bat garatu produkzio eta errenta, enplegu nahiz zerga-itzulkinengatik sortutako zeharkako eta induzitutako eraginak kuantifikatzeko.

KUTXABANK TALDEA ETA AZTERKETAREN IRISMENA

KUTXABANK 2012ko urtarrilaren 1ean sortu zen hiru euskal aurrezki-kutxen bategitearen ondorioz: Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea (egun, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundacion Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa; aurrerantzean, BBK), Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastian (egun, Fundacion Bancaria Kutxa - Kutxa Banku Fundazioa; aurrerantzean, Kutxa) eta Caja de Ahorros de Vitoria y Alava (egun Caja de Ahorros de Vitoria y Alava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa, Fundacion Bancaria dena; aurrerantzean, Caja Vital). 150 urte baino gehiagoko historia du finantza-sektorean.

Taldeko akziodunen egitura.

Iturria: Kutxabanken barruko informazioa

Hona hemen Kutxabank Taldearen ezaugarri nagusiak:

  • Tamaina ertaineko entitate bat da, 57.000 MM€-ko aktibo, 6.111 langile eta 954 bulego dituena 2016ko urte amaieran
  • Bezero txikizkariei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendua, tokiko frankizia handiekin
  • Jatorrizko merkatuetan sustraitze sakona eta gizarte-konpromisoa
  • Arrisku-profil konparatiboki baxua eta kaudimen- eta likidezia-ratio sendoak
  • Akziodun instituzionalak (hiru banku-fundazio sortzaileek) kudeaketan parte hartu gabe luzez erakutsiriko historialarekin
  • Krisiari aurre egin izan diona inolako laguntza publikorik gabe eta kanpoko kapital-iturrietara edo baliabide propio gisa konputa zitezkeen beste tresna batzuetara jo gabe
  • Merkatu-kuota handiarekin jatorrizko lurraldeetan:
    • >%30 etxebizitza-hipoteka berrietan
    • %35-45 helbideratutako nominetan
    • >%55 helbideratutako pentsioetan
    • >%45 pentsio-planetan eta BGAEtan

Kutxabank Taldeak banka alorrean garatzen du bere jarduera nagusia, Kutxabank SAU eta CajaSur Banco SAUren bitartez. Baina nabarmentzekoak dira, baita, aseguru alorrekoak (Kutxabank Aseguradora eta Kutxabank Vida y Pensiones-en bidez), ondare-kudeaketako jarduerak (Kutxabank Gestion SGIIC eta Fineco Taldearen bidez) bai eta partaidetza industrialak kudeatzeko jarduerak, beste batzuen artean. Txosten honen ondorioetarako, banku-jarduera baino ez da kontuan hartu.

Or. 2

3. Metodologia

Sistema ekonomiko oso batean jarduera zehatz batek (kasu honetan, Kutxabank Taldearen jarduerak) sortzen duen eragin ekonomikoaren kalkuluei buruzko azterlanak ugari baino ugariagoak dira ekonomia aplikatuaren historian, eta asko dira kontu horiei heltzeko proposatu izan diren ikuspegi alternatiboak.

Dena dela, aplikatutako lan guztiak, ñabardurak-ñabardura eta hedapen mailak gorabehera, hiru multzo handitan edo hiru metodologia-proposamenetan sailka daitezke:

  • Gastua biderkatzen duten ereduak.
  • Input-output motako ereduak.
  • Oreka orokorreko ereduak.

Aurreneko aukerak, lehenengo, aztertu beharreko jarduerak sortutako gastuaren hasierako fluxuen, edo azken eskariaren, zenbatespena egiten du, eta, eredu (gutxi gorabehera) konplexuren bat erabilita, gehitutako gastu-biderkatzaileak zehaztetik sortutako errenta osoa eta enplegu mailak ezartzen ditu gero.

Bigarren aukera, era berean, aztertu beharreko jarduerak sortutako zuzeneko inpaktuen fluxuak -kasu honetan eskaintzaren ikuspegitik, produkzioarenetik- zehaztetik abiatzen da, eta, ondasun eta zerbitzuen eskuratze-fluxuetan bildutako eta input-output tauletan jasotako sektore-harremanetan oinarriturik, hasierako eskari hori betetzeko behar diren azken produkzio mailak ezartzen ditu.

Oreka orokorreko ereduak, berriz, aurreko bien luzapena dira. Horietan ez dira biltzen soilik sektoreen arteko harremanak eta ondasun eta zerbitzuen fluxuak, baizik eta errenta-fluxuak ere kontuan hartzen dira, Kontabilitate Sozialaren Matrizeetan daudenak eta Oreka Orokor Konputagarri izeneko Ereduen bitartez adierazten direnak.

Kontua da arrazoizko oreka bat egon behar duela azterlan horiei xehetasun bereiziz heltzeko maila mikroekonomikoaren eta, maila makroekonomikoan behar bezain adierazgarriak liratekeen ondorioak ezartzeko aukeren artean, eta hor dago koska.

Adibidez, gastu-biderkatzaileen aplikazioak errenta-agregatuen zenbatekoak baino ez ditu biltzen, amaierako biderkatzaileak ezin dira bereizi hasieran sortutako fluxu-tipologien arabera. Era horretan, amaierako inpaktua egindako gastuaren zenbatekoaren mende bakarrik legoke, eta beraz, ezin litezke bereizi Kutxabanken jardueraren eraginez sortutako fluxu ekonomikoen eraginak.

Bestalde, oreka orokorreko ereduek askoz xehetasun mikroekonomiko altuagoak eskain ditzakete, baina metodologia aldetik askoz konplexuagoak dira baita, ekoizleen eta kontsumitzaileen tipologietan xehaturiko eskaintzen nahiz eskarien funtzioen arabera zenbatetsi behar dituelako; horrez gainera, kontabilitate sozialaren matrize baten beharra dute aurretik, eta hori ez da gehienetan eskura egoten, burutzeko sortzen duen kostuak azterlan mota hauen helburuak aise gainditzen dituelako.

Hori dela-eta, analisi mezto-ekonomiko delakoan aurkitzen da informazio mikroekonomikoaren eta informazio makroekonomiakoren arteko integrazio-maila egokia, eta, hor, input-output tauletan oinarritutako metodologia da nazioartean tresna zabalduenetakoa.

Hau orain, tresnok erabili izan dituzten azterlan teoriko eta aplikatuak aztertzen jarriz gero, agerian uzten dute eskaintzen dituzten abantailez gain badituztela muga batzuk ere, eta muga horiek kontuan hartu beharko dira tresna horien potentzialtasunaren balorazio egokia egiteko orduan.

Lehenik eta behin, azterlan gehienek agerian uzten dute input-output taulen gisako tresnekin lan egiteak dakarten denborazko muga, oro har, nahiko esanguratsua baita denbora faktorean erakusten duten desfasea (input-output taula erreferentziazko alditik bost bat urtera izatea da ohikoena). Hortaz, bada, taula horiek eguneratu egin behar izaten dira gehien-gehienetan, jarduera zehatzaren ikerketa edo zuzeneko balorazioa egiten den aldiari homologatuak izan daitezen.

Ildo beretik, burutu izan diren azterlanek agerian uzten dute aztertutako jarduerek eragindako eragin induzituak denboran kokatzeko sortzen duten arazoa, eta erreferentziazko eremu geografikoari (eskualdeak, gehienetan) lotutako input-output taula bereziak sortzera behartzen gaituzte.

Eskualdekako taula hauen ezaugarria da barneko sektorea, hots, erreferentziazko eskualdearena, bereizi egiten duela Estatuko eta munduko gainerako sektoreetatik. Era horretan, eskualdean bertan koka daiteke eragin zuzenen, zeharkakoen eta induzituen multzoa, edo, behintzat, gainerako lurralde nazionalean. Azken horren kasuan, agregatu oso gisa hartu behar da, gainerako eskualdeetako eragin espezifikoak, oro har, ezin baitira bereizi.

Ondorio horren osagarri gisa, mota honetako aplikazioek hasiera-hasieratik aintzatesten dute sistema ekonomikoan eragiten diren eragin guztiak egoera orekatu batean ekoizten eta eskatzen diren zenbatekoetan neurtzen direla, baliabideak bete-betean erabilita, eta beraz, ez dute onartzen prezioen gainean sor litekeen eraginik, ez eta erabili gabeko baliabiderik izaterik.

Kritika horiek gorabehera, eta onartutako mugen eta hipotesien jakitun izanik, input-output metodologia da, oro har, jardueren inpaktuen eta bereziki finantza-erakundeen jardueren analisietan erabilien den hurbilpena, alde handiz gainera; halaxe egiaztatzen dute horri buruko hainbat eta hainbat azterlanek.

Hori ikusita, uste dugu metodologia hau aplikatzea dela aukerarik egokiena, eta, horretarako, L.R.Klein Institutuak garatu zuen eskualdearteko input-output taula erabiliko dugu, hain zuzen 2007. urtean eguneratutakoa.

Or. 3

3.1 Eskualde arteko Input-Output Taula

Eskualde arteko taula hauen jatorria aztertzen jarriz gero, laurogeita hamarreko hamarkadaren hondarreraino joan beharra dago, orduan ekin baitzion L.R.Klein Institutuak Espainiako ekonomiaren input-output taulak sortzeko proiektuari. Proiektuak Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Aurrekontu Analisi eta Programaziorako Zuzendaritzaren babesa zuen eta EGEF Eskualde Garapeneko Europar Funtsen diruarekin finantzatu zen, 1994-1999 Laguntza Teknikorako Programa Operatiboaren (1. helburua) harira.

Ikerketa-proiektu horren lehen emaitzak 1995. urterako aurreikusitako espainiar ekonomiaren lehen eskualdearteko input-output taulan gauzatu ziren: Taula horren ezaugarri nagusiak eta estimazio-prozesua hemen kontsulta daitezke: Dones, Lopez, eta Perez, 2000; edo Llano 2004, a eta b.

Taula hori, gero, 2001. urtera arte eguneratu zen, L.R.Klein Institutuak TYPSAren laguntza eta Puertos del Estado erakundearen finantzaketa jasota portuen inpaktu ekonomikoa ebaluatzeko gidarako egin zuen proiektu berri baten harira, eta baita 2004. urtera arte ere, Castellon eta Ferroleko portuen inpaktu ekonomikoa aztertzerakoan.

Sustapen Ministerioak ikerketarako diru-laguntza bat eman zuen 2010. urtean lankidetza publiko-pribaturako programa nazionalaren baitan, zehazki garraio eta azpiegiturei buruzko azpiprograman. Diru-laguntza, ikerketarako erakunde publiko batzuek (L.R.Klein Institutua, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Analisi Ekonomikorako Saila, Transyt, Madrileko Unibertsitate Complutenseko Hiri-geografia Saila, Centit, IRNASA) eta enpresa pribatu batzuek (Proyectos Reunidos, ENARCAR Taldea eta CYLSTAT) osatutako partzuergo bati eman zitzaioan DESTINO Proiektua garatzeko, hau da, eskualdearteko input-output taulak erabilita garraio sistemaren inpaktu ekonomikoaren ebaluazio-metodologiak garatzeko.

Hiru urtez ikertzen aritu ondoren, eskualdearteko input-output taula (IOT) bat lortu zen, 2007. urteko data eta garraio adarren bereizketa zeramana. Taula horretaz baliatu gara azterlan hau egiteko.

Aipatu taulak lerro eta zutabeen arteko simetria-kontzeptu klasikoari eusten dio; halako formatuak, izan ere, erraztu egiten du input-output metodologiaren ohiko aplikazioen garapena.

Era horretan, taula osorik hartuta, ohiko hiru azpimatrizez eratuta dago: bitarteko kontsumoak, lehen mailako inputak, eta azken eskaria. Hiruren oinarrizko ezaugarriak azaltzen ditugu ondoren:

Bitarteko Kontsumoen Matrizea

S × R zutabeko eta S × (R+1) lerroko matrizea, S izanik guztira aintzat hartutako sektoreak (35) eta R, berriz, guztira hartutako eskualdeak. Lehenengoan 35 ziren eta bigarrengoan 19, 17 autonomia-erkidegori penintsulaz kanpoko hiri autonomoengatik, Ceuta Melillagatik, beste bat gehitzen denez INEren eskualde-kontabilitateko ohiko egiturari jarraituta, eta baita beste lerro bat ere sektorizatu gabeko jarduera (extra-regio) publikoengatik.

Lerro bat gehiago sartuz gero, eskualde eta sektore bakoitzak inportatutako inputak gehituko lirateke.

Modu horretan, 19 zutabetan banatuta geratuko litzateke IOT nazional baten bitarteko kontsumoen matrizeko gelaxka bakoitza, zutabe bana eskualdeko, eta 20 lerro, 19 eskualde horiei bakoitzak inportatutako bitarteko kontsumoari legokiokeen lerroa gehituta.

Eskualdeak adierazten dituzten zutabetan jarri eta horko gelaxka bakoitzaren barruan, berriz, diagonal nagusia eskualdeko IOT bakoitzaren barneko bitarteko kontsumoek osatuko lukete; inportatutakoa adierazten duen lerroa, aldiz, eskualdeko tauletan gainerako mundutik inportatutako kontsumoa litzateke, eta gainerako eskualdeen gehiketa, berriz, gainerako lurralde nazionaletik inportatutako kontsumoen baliokidea.

1 Taula. Bitarteko Kontsumoen Matrizea

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Adibiderako 4 eskualde eta 5 sektore hartuta, proposatutako bitarteko kontsumoen matrizea 1. laukian adierazten den moduan geratuko litzateke egituratuta, eta berezko elementua mota honetakoa izango luke:

asr,sr

Non s eta r, hurrenez hurren, kontuan hartutako sektore eta eskualdeak diren

Lehen mailako inputen matrizea

S × R (35 × 19) zutabeko matrizea, lehen mailako inputen matrizean bereizi nahi diren elementuak bezainbat lerrorekin (hasiera batean, soilik elementu nagusiak, produkzioa, balio erantsia eta inportazio baliokideak desagregatu ziren).

Hala, IOT (Input-Output Taula) nazionaletik abiatuz zutabe bakoitza 19 eskualdetan banatzen da, eta taula nazionalekin duen alde bakarra hauxe da: inportazioen lerroa desagregatu egiten da gainerako munduko inportazio lerroaren (inportazio nazionalen baliokidea litzateke) eta gainerako lurralde nazionaleko inportazio lerroaren (eskualdearteko merkataritza-fluxu guztiak bilduko lituzke) artean.

Hala zehaztutako matrizea 2. laukian adierazten den moduan egiturako litzateke, betiere gutxieneko zehaztapenak emanda eta oraingoan ere 5 sektore eta 4 eskualdetan sinplifikatuta:

2 Taula. Bitarteko Kontsumoen Matrizea

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Azken eskariko matrizea

Azken eskariko matrizeak neurri hauek ditu: S*S × (R+1) lerro (352 × 20 ) eta D × R zutabe, D izanik azken eskariko banakatutako osagaien kopurua. Hauek osatzen dute: Etxeetako eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen gastuek, Administrazio Publikoen azken gastuek, Kapital finkoaren eraketa gordinek, Izakinen aldaerek eta Gainerako mundura egindako esportazioek.

Horko lerroak bitarteko kontsumoaren matrizearen berberak dira; zutabeak, bere aldetik, IOT nazionaleko zutabe bakoitza eskualdeka banatzearen ondorio dira.

Proposamen horren ildotik, IOT nazionaleko gelaxka bakoitza beste gelaxka hedatu batean banatuta geratuko litzateke, zutabe bakoitzean eskualde banaren azken eskariko balioa jasotzen delarik. Balio hori eskualde bakoitzaren balioa adierazten duen lerroetatik edo gainerako munduko inportazioei dagokien lerro osagarrietatik hartzen da.

3 Taula. Azken Eskariko Matrizea

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Esportazioei dagokien zutabea ez litzateke eskualdez eskualde banatu behar, gainerako mundura egindako esportazioen balioak bakarrik hartuko lituzke-eta, zeren eskualdearteko esportazioak gainerako azken eskariko matrizean eta bitarteko kontsumoaren matrizean jasoko lirateke. Adibide sinplifikatua erabiliz, azken eskariko matrizea 3. laukian azaltzen den moduan geratuko litzateke.

Profesionalen munduan, taula hauek, esan bezala, Espainiako hainbat porturen (Pasaia, Vigo, Malaga, Ferrol edo Castellon) inpaktu ekonomikoaren zenbatespenerako erabili izan dira Puertos del Estado erakundeak abiarazitako lehiaketa publiko batzuen harira, zeinetan L.R.Klein Institutua beste enpresa pribatu batzuekin (TYPSA, Consultrans) aritu baita metodologia homogeneo bat erabilita (metodologia horren oinarria kontsultatzeko, ikus Garcia eta Perez, 2005).

Halaber, Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta Errioxako taulen azpimultzo bat erabili izan zen Ebro arroako lehorteak eragindako inpaktu sozioekonomikoak aztertzeko (Perez eta Barreiro, 2008).

Arlo akademikoan espainiar ekonomiaren eskualdearteko taulak ikerketa anitzetan erabili izan ohi dira, dela nazionaletan dela nazioartekoetan.

Llanoren azterlanean (2004 eta 2008), esate batera, erreferentziazko esparru gisa erabili ziren eskualdearteko spilloversak kalkulatzeko, “hypothetical regional extraction method” delakoaren bidez.

Ildo berean, Dones, Perez eta Llanok (2009) egitura eta kohesio fondoek 1995. eta 1999. urteen bitartean izandako inpaktuen eskualdez eskualdeko birbanaketaren analisia egin zuten eskualdearteko IOTen biderkatzaile inplizituak erabilita.

1995eko taulak Sonis, Hewings eta Llanok (2007a) ere erabili zituzten Espainiako eskualdeen egitura sektoriala alderatzeko, eta input-output analisi-teknika berri batzuk erabili zituzten, “field of influence approach” edo "the mpm matrices”, kasu. Horrez gainera, Sonis, Hewings eta Llanok (2007b), 1995eko eta 2001eko taulen antzeko teknikak aplikatuz, Espainiako autonomi-erkidegoen egitura sektorialek denboran zehar izandako bilakaera aztertu zuten, eta Europan integratzeko prozesuak Espainiako eskualdeetako jarduera ekonomikoa kontzentratuagoa eta espezializatuagoa izateko zenbateraino ari zen sustatzen saiatu ziren baloratzen, Krugman-en proposamenaren eta Ekonomia Geografiko Berriaren beste egile batzuen ildotik.

Artal-Tur eta beste batzuk (2006) ere 1995eko taulak erabili zituzten Heckscher-Ohlin-Vanek-en eredua (HOV) erreferentzia gisa hartuta, espainiar eskualdeen arteko merkataritzako faktore-zuzkidura aztertzeko xedez. Lehen emaitza horien ondoren, Artal-Tur eta beste batzuk taula berberak erabili zituzten 2009. urteko azterketan, faktoreen emankortasunean ematen ziren aldeak HOV ereduko emaitzak hobetu zitzaketen egiaztatzeko xedez. Eredu horren bestelako hiru zehaztapen erabili zituzten, "Hicks-en erako" diferentzia teknologiko neutralak zireneko aztarnak aurkitu zituzten, HOV ereduaren portaera nabarmen hobetzen lagunduz, "missing trade problem" delakoa desagertzea lortu baitzen.

Or. 4

3.2 Planteamendu orokorra

Behin metodologia orokorra eta erabili behar den oinarrizko tresna ezarri denean, Kutxabanken jarduerak sortutako eragin ekonomikoen zenbatespena, esan bezala, input-output tauletan biltzen diren jarduera-biderkatzaileetan oinarritutako planteamendu klasikoa erabiliz egin da. Biderkatzaile horiek sistema ekonomiko batean hasierako inpaktu batetik abiatuz sortzen den jarduera oso baten maila neurtzen dute, kasu honetan Kutxabankek garatutako jarduerarena.

Prozedura hori, labur azaltzekotan, hasieran inpaktua sortzen duen Eragin Zuzena delakotik, sistema ekonomikoan produkzio-kateak nahiz errenten sorrerak sortzen dutena zenbatu eta balioestean datza.

Zuzeneko ondasun eta zerbitzu horiek ekoizten dituztenek beste ondasun eta zerbitzu batzuk (bitarteko kontsumoak) erosi beharko dizkie gainerako sistema produktiboari, zeinak beste halako batzuk eskatuko dizkiete, bere aldetik, hornitzaileei, aztertutako sistemaren egitura produktiboa aintzat hartuta, eta haiek, orobat, errenta berriak sortuko dituzte eta enplegu gehiago eskatuko. Errenta eta enplegu multzo guzti horri Zeharkako Eragina deitu ohi zaio.

Inpaktua neurtzeko azterketek badute, oro har, beste hirugarren maila bat ere. Halako mailakoei Eragin Induzituak deritze, eta aurreko etapetan sortutako errentetatik eratorritako inpaktua jasotzen dute. Eragin induzitu horiek barne hartzen dute bai sortutako soldaten errenta guztietatik eratorritako azken kontsumoaren eragina bai jarduera eta errenta osoari zerga ezberdinak aplikatzetik administrazio publikoak lortutako zerga-bilketa.

Kutxabanken eragin ekonomikoaren azterketa honetarako, zuzeneko jardueratzat hartu da finantza-bitartekaritzarako zerbitzuen produkzioa, zeina kontabilitate nazionalaren (EKS-2010) arau orokorrei jarraituz kalkulatu izan baita.

Zeharkako eraginak zehazterakoan, kutxako irteeren fluxua hartu da kontuan lehen-lehenik, bai jarduera produktiboari lotutako ondasun eta zerbitzuen eskuraketenak (erosketak eta inbertsioak) bai lan faktorearen (soldatak eta lansariak) eta kapitalaren (dibidenduak) ordainketenak.

Horrez gain, zeharkako eragin hauek zehazteko kontuan hartu da ere burutzen duen finantza-bitartekaritzari esker beste ondasunen eta beste zerbitzuen produkzioaren gainean sortzen duen eragina; zera esan nahi da horrekin, entitateak garatutako kreditu-jarduerari lotutako produkzioa zenbatetsi dela.

Kasu guztietan Kutxabankek 2016ko ekitaldian erregistratutako datuak hartu dira kontuan, magnitude hauenak: ordaindutako soldata eta lansariak, banatutako dibidenduak, burututako erosketa eta inbertsioak, eta mailegu stocka. Abiapuntuko datu horiek, ahal denean behintzat, jardueretan eta eskualdetan multzokatu izan dira.

Aplikatutako kalkuluaren eskema 1. irudian azaltzen da modu agregatuan. Ikus dezakegunez, eragin ekonomikoen sekuentzia Kutxanbankek zuzenean burututako jarduerarekin abiatzen da, lehenago ere aipatu izan dugunez, eta hori finantza-bitartekaritzako zerbitzuen produkzioaren balio osoaren bidez jaso da (Eragin zuzena).

Produkzio hori burutzeko, Kutxabank ondasun eta zerbitzu arruntak (erosketak) eta kapital-ondasunak (inbertsioak) erosi beharrean da beste hornitzaileei.

Produkzio-balioaren eta ondasun eta zerbitzu arrunten erosketen artean den aldea neurtuz, entitateak sortu duen errenta osoa (BPG) -soldaten errenten (soldatak eta lansariak) eta soldataz kanpoko errenten (mozkinak eta zergak) artean banatuta- lortuko litzateke.

Beste aldetik, Kutxabankek finantza-bitartekaritza burutzean baliabide andana (gordailuak) hartzen du eta gainerako eragileen eskura jartzen ditu ematen dituen maileguen bitartez.

1 Irudia. Inpaktuen kalkuluaren eskema orokorra.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Bigarren mailan zeharkako eraginak deritzena aurkitzen ditugu eta horietan sistema ekonomikoko gainerako eragileengan sortzen den produkzio, enplegu eta errenta osoa jasoko litzateke; hortaz, beharrezkoa da, lehenik, Kutxabanken jardueraren ondorioz ondasunak edo zerbitzuak nork ekoizten edo fakturatzen dituen identifikatzea.

Hasiera batean, Kutxabankek erosketa edo inbertsio modura eskuratzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak automatikoki bere hornitzaile zuzenen produkzio (fakturazio) bihurtzen dira. Adibidez, Kutxabankek ordaintzen dituen elektrizitate-hornidurak konpainia elektrikoek egiten dituzten fakturazioak dira.

Bestalde, bai Kutxabankeko langileek eta bai dibidenduen hartzaileek hartuko dituzten errentak aurrezteko edo kontsumitzeko erabiliko dituzte, eta beraz, kutxako irteera-fluxu hauen (soldatak eta dibidenduak) parte bat beste enpresa batzuen fakturazio gehigarriak izango dira; esate baterako, taldeko langileek beren erosketak egiten dituzten dendak.

Gainera, emandako kredituen fluxuek ere, beren aldetik, beste enpresa batzuen produkzioa eragingo dute. Horrela beraz, hipoteka-kredituek higiezin horiek saltzen dituzten enpresa eraikitzaileetan fakturazioa eragingo dute, edo kontsumo-kredituek beren bitartez finantzatzen diren automobilak saltzen dituzten enpresetan fakturazioa sortuko dute.

Era berean, jarduera-arlo ezberdinetako produkzio-jardueretarako emandako kredituek sektore horien produkzioaren zati bat ahalbidetzen dutela esan daiteke. Adibidez, industria metalikoen tailer bati makineria eskuratzeko emandako kreditu batek ahalbidetzen du tailer horrek bere produkzioa egitea eta bere bezeroei fakturatzea.

Dena den, zeharkako eraginak ez dira horretan amaitzen, izan ere, bai Kutxabanken zuzeneko hornitzaileek (adibidez enpresa elektrikoak), bai bere langileentzako kontsumo-ondasunen ekoizleek (adibidez enpresa komertzialak), kredituen bidez eskuratzen diren ondasun eta zerbitzuen ekoizleek (eraikuntzako edo automobilen salmentako enpresak), edo kreditu zuzenekin finantzatzen diren enpresek (industria metalikoak) beren aldetik ere ondasunak eta zerbitzuak erosi behar dizkiete beste enpresa batzuei, horrela guztirako produkzioa handitzen lagunduz produkzio-kateetan zehar, eta horren azken balioa Input-output Taulen metodologiaren bidez zehazten da, ondoren azalduko duguna.

Azkenik, hirugarren mailan Eragin induzitua deritzona izango genuke, eta hori zeharkako produkziotik ondorioztatzen diren soldaten errentak jasotzen dituzten langile guztiek egiten duten azken gastuarekin lotuta dago; hau da, aurreko adibideekin jarraituz, enpresa elektrikoetako, dendetako, eraikuntza eta automobilen enpresetako edo industria metalikoetako langileei kontsumo-ondasunak saltzen dizkieten enpresek egiten duten fakturazioa izango litzateke eragin induzitua.

Or. 5

3.3 Eraginen zehaztapena

3.3.1 Eragin zuzenak

Aurreko atalean jaso den moduan, Kutxabank taldeak finantza-bitartekaritzaren jarduerari buruz (kredituak eta gordailuak) nahiz taldearen ohiko eragiketei buruz (erosketak, inbertsioak, soldatak, zergak, eta abar) emandako informazioan oinarrituz egiten da eragin zuzenen zehaztapena.

Europako Kontuen Sisteman (EKS-2010) jasotako arauen arabera, finantza-zerbitzuen adarraren produkzioa zuzenean kobratutako zerbitzuetatik (komisioak) eta Zeharka Neurtutako Finantza Bitartekaritzako Zerbitzuak (ZNFBZ) deritzenetatik abiatuta zehazten da, tasa aktibo eta pasiboen arteko diferentzialetatik ondorioztatzen direnak.

Kutxabanken produkzioaren estimazio zuzena proiektu honen dimentsiotik kanpo geldituko litzatekeenez, produkzio horren zeharkako estimazioa egitea erabaki da, maila agregatuan kreditu eta gordailu guztien gainean entitate honek duen kuotetatik abiatuz.

Lehen urrats modura, 2016an finantza-zerbitzuen adarraren produkzio guztiaren estimazioa egin da, eskuragarri dagoen azken datua erreferentzia modura hartuz, 2014. urteari buruzkoa hain zuzen, eta horri Espainiako Bankuak 2015. eta 2016. urteen artean erregistratutako interesengatiko marjinaren hazkundearen tasa aplikatuz, bi magnitudeen arteko erlazioa egiaztatu eta elastikotasun ia guztiz unitarioa erakusten dutela frogatu ondoren, segidan doan grafikoan ikusten den moduan.

Taula 1. Finantza-zerbitzuen produkzioaren estimazioa 2016an

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Espainiako Bankuaren eta INEren datuak.

Grafikoa 1. Finantza-zerbitzuen adarraren produkzioaren eta interesengatiko marjinaren arteko erlazioa.

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Espainiako Bankuaren datuak.

Finantza-bitartekaritzako zerbitzuen produkzio guztiaren estimazioa egin ondoren, Kutxabankek gordailu eta kreditu guztien gainean duen kuota erlatiboen kalkulua egin zen, eta batez beste %2,5eko portzentajea atera zen.

Kuota hori 2016rako aurreikusitako produkzio guztiari aplikatuz, Kutxabanken produkzio propioaren balioa aterako litzateke; aldiz, produkzio horren eta egindako bitarteko kontsumoen (erosketak) balioaren arteko aldearekin kalkulatuko litzateke azkenik Zuzeneko Balio Erantsia.

Taula 2. Produkzioaren eta Kutxabanken BEGaren balioespena 2016an.

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Espainiako Bankuaren eta Kutxabanken datuak.

Produkzioaren eskualde-banaketa Kutxabankek autonomia-erkidego bakoitzean dituen kreditu eta gordailu guztien bolumenarekiko proportzio zuzenaren bidez kalkulatzen da, eta Balio Erantsia lortzen da produkzio horren eta erkidego bakoitzean egindako erosketen arteko aldearen bitartez.

3.3.2 Zeharkako eraginak

Zeharkako nahiz induzitutako eraginen kalkulurako Leontief-en eredu klasikoetako metodologia erabiliko da, sistema ekonomiko jakin batean hasierako eskaera (W) betetzeko beharko litzatekeen produkzio guztiaren kopurua (X) modu orokorrean kalkulatzea ahalbidetzen diguna.

Bertan [I-A]-1 matrizea Leontiefen alderantzizko matrize edo eskaeraren biderkatzaileen matrize modura ezagutzen da eta bere elementu bereizgarriak ai,j dira koefiziente tekniko modura ezagutzen direnak, j sektoreak i sektore bakoitzari produkzio-unitate bakoitzeko erosten dizkion Bitarteko Kontsumoen (gazt. CI) errekerimendu unitarioak jasotzen dituztenak.

Dagokigun kasuan, eskualdearteko taulak 35 jarduera-adar ezberdintzen ditu guztira, 19 eskualde desberdinetan, eta horregatik biderkatzaileen matrizea 665 × 665 dimentsiokoa da, eta bertan, koefiziente teknikoen matrizeko elementuetako bakoitza honela definituta etorriko litzateke:

Hor zenbakitzailea da eskualdeko j sektoreak r2 eskualdeko i sektoreari eskatzen dizkion Bitarteko Kontsumoen balioa (gazt. CI), eta izendatzailea eskualdean j sektoreak duen Benetako Produkzioa.

Era berean, gure kasuan W bektorea 665 lerrotako zutabe-bektorea izango da, r eskualde bakoitzeko s sektore bakoitzak jasotzen duen hasierako eskaera edo inpaktua adierazten duena; bestalde, X bektoreak dimentsio berdina izango du eta hasierako inpaktu horren ondorioz r eskualde bakoitzeko s sektore bakoitzean sortzen den produkzio guztizkoa jasoko du.

Formulazio orokor hori zeharkako eraginen nahiz eragin induzituen zehaztapenerako erabili da, D inpaktu-bektorearen osaketa aldatuz kasuetako bakoitzean.

Hortaz, zeharkako eraginen kalkulurako segidan aipatzen diren inpaktu-bektoreak hartu dira kontuan, bereiziz ohiko jarduerari dagozkionak eta finantza-bitartekaritzatik datozenak.

Inpaktu-bektoreak jardueraren arabera

  • W1 Erosketa eta inbertsioen bektorea: r eskualde bakoitzeko s jarduera-adar bakoitzari Kutxabankek erosi dizkien ondasun eta zerbitzuen balioa jasotzen duena, taldearen erregistroetatik zuzenean aterata.
  • W2 Kontsumoko gastuen bektorea: Kutxabankeko langileek eta dibidenduen hartzaileek soldaten errenten eta soldatakoak ez diren errenten ondorioz azken kontsumoan egindako gastua jasotzen duena.

Kasu honetan taldeko erregistroek soilik ahalbidetzen digute errenta horien eskualde-kokapena bereiztea eta, beraz, inpaktu-bektorea eraikitzeko beharrezkoa izango da, lehenik eta behin, errenta horien ondorioz sortzen den kontsumoaren zenbateko osoa zehaztea, eta ondoren, kontsumo hori eskualde bakoitzeko produkzio-sektore ezberdinetan banatu beharko da.

Cr eskualde bakoitzean sortutako kontsumoaren zenbateko osoa kalkulatzeko, SSr gizarte-kotizazioen soldata eta alokairu guztien zenbatekotik abiatzen gara. Horri gehitu behar zaio Dr eskualde bakoitzean ordaindutako dibidenduak; zenbateko horri kendu behar zaio errentaren gaineko zergagatiko ordainketen estimazio bat, era horretan lortzen da eskualde bakoitzeko EEr errenta erabilgarria (gazt. RD); horri kendu behar zaio aurrezteko joera; eta, azkenean, sortu den kontsumo guztiaren balioa lortzen da .

Hor i da errentaren gaineko zergaren batez besteko zerga-tasa eta a da aurrezteko joera.

Cr eskualde bakoitzean sortutako guztirako kontsumo horren sektore eta eskualdekako banaketa lortzeko, qs,r1,r2 eskualdearteko Taulatik ondorioztatutako kontsumo-egiturak erabiliz egiten da, r1 eskualde bakoitzeko kontsumitzaileek r2 eskualde bakoitzeko s sektore bakoitzari erosten dizkieten ehunekoak zehaztuz, honela kalkulatuta:

Hor Csr1,r2 da eskualdeko kontsumitzaileek r1 eskualde bakoitzeko s sektoreak ekoiztutako ondasun eta zerbitzuengatik egindako gastua.

Inpaktu-bektoreak finantza-bitartekaritzaren arabera

  • W3 Hipoteka-kredituengatiko inpaktu-bektorea, eskualde eta sektore bakoitzean emandako hipoteka-maileguengatik eskuratu den produkzioaren balioa jasoko lukeena.
  • W4 Kontsumorako emandako bestelako kredituengatiko inpaktu-bektorea, eskualde eta sektore bakoitzean etxeei eta IAGEPi emandako gainerako kreditutik eskuratu den produkzioaren balioa jasoko lukeena.
  • W5 Produkzio-jarduerei emandako kredituengatiko inpaktu-bektorea, pertsona juridikoei emandako kredituei lotutako produkzioa jasoko lukeena, aintzat hartutako sektore bakoitzerako bereizita, eta horiekin batera enpresa-jarduera finantzarioari emandako kredituak, finantza-bitartekaritzaren sektoreari esleitutakoak eta administrazio publikoei emandakoak, hain zuzen ere, administrazio publikoaren sektoreari esleituta.

Kasu honetan Kutxabank Taldearen erregistroek kredituaren stockari buruzko informazioa ematen digute tipologiaren, jarduera-sektorearen eta eskualdearen arabera ezberdinduta, eta ondorioz, beharrezkoa da kreditu-balio horiei lotutako produkzioaren zenbatekoaren estimazioa egitea.

Estimazio hori egiteko estatuaren osotasunean kredituaren stockak duen guztirako datuak jaso dira, tipologiaren eta jarduera-adarren arabera bereizita, Espainiako Bankuak emanda, erreferentziako agregatu makroekonomikoen serieekin batera (etxeetako bizitegi-inbertsioaren guztizkoa, etxeetako kontsumo osoa ondasun iraunkorretan, IAGEPn kontsumo osoa eta jarduera-adarretako bakoitzaren Balio Erantsi Gordina, oraingoan Estatistika Institutu Nazionalak emanda).

1992tik 2016ra bitartekoak1 diren estatistika-serie hauekin eta erregresio-ereduen bidez magnitude bakoitzak kredituaren stockarekiko dituen elastikotasun berezien estimazioa egin da, era honetako adierazpen baten bidez:

Hor Mi,t dira i magnitude bakoitzak t epealdian dituen datuak eta KSi,t da i motako Kredituaren Stocka t epealdian (gazt. SC).

2 Grafikoa. Aurrikusitako "Jarduera / Kreditua" elastikotasunak.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Jarduera ekonomikoak (balio erantsia, kontsumoa eta inbertsioa) kredituaren aurrean duen elastikotasunaren estimazio hauetatik ondorioztatutako emaitzak 2. grafikoan jaso dira eta, batez beste, 0,5aren inguruan kokatzen dira, BBVA Research Behatoki Ekonomikoak (2013) BPGren osotasunerako argitaratutako balioen oso antzekoak.

Azkenik, elastikotasun horiek eskualde eta jarduera-adar bakoitzean Kutxabanken kreditu-stockei aplikatuta, entitatearen kreditu-jarduerarekin lotutako produkzioaren guztirako zenbatekoak lortuko lirateke.

Garrantzitsua da ohartaraztea planteamendu honen arabera estatuko produkzio guztia bitartekaritza bidezkoa dela, hau da, kreditu osoaren fluxuen baitakoa dela nola edo hala, eta hortaz, finantza-entitate guztien eragin agregatua bat etorriko litzateke estatuko guztirakoarekin.

Sektore eta eskualde bakoitzean finantzatutako produkzio-mailen azken zehaztapena lortuko litzateke, esan dugun bezala, Kutxabankek emandako kreditu-stockaren zenbatekoei kalkulatutako elastikotasunak aplikatuta, eta ondorengo ñabardurak kontuan hartuta:

  • Hipoteka-maileguen kasurako, eskualde bakoitzean emandako guztirako zenbatekoak eskura ditugunez, eraikuntza- eta zerbitzu-jarduerei esleipen sektorial bat egin zaie, Eraikuntzaren Egituraren Inkestan jasotako emaitzetatik ondorioztatuta, %2ko higiezin-marjina kontuan harturik eta BEZagatik %9,4ko batez bestekoa kendu ondoren.
  • Etxebizitzen nahiz IAGEPren kontsumorako kredituaren kasuan eskualde bakoitzean emandako guztirako zenbatekoak ere eskuragarri ditugu, eta horietan sektorekako banaketa egin da eskualde bakoitzaren kontsumo-egiturak erabiliz, soldaten errentengatiko eta banatutako dibidenduengatiko inpaktu-bektoreen kasuaren antzera.
  • Produkzio-jarduerei emandako krediturako, jarduera-adar eta eskualdeka erregistro bereiziak ditugunez, aski izango da Balio Erantsi Gordinaren terminoetan kalkulatutako datuak produkzio-datu bihurtzea, horretarako aplikatuz r eskualde eta s sektore bakoitzari dagozkion BEKr,s Balio Erantsiko Koefizienteak (gazteleraz CVA).

Behin W1etik W5era bitarteko bost inpaktu-bektoreak eraiki ondoren, Leontiefen oinarrizko eredua aplikatu da, [5] adierazpenaren bitartez, Ai barne-koefiziente teknikoen matrizea erabiliz, eskualdearteko IOTen gainean kalkulatuta, [4]-an jasotzen den moduan.

Era honetara zeharkako produkzio osoaren bost bektore lortzen dira guztira, X1zeh.-tik X5zeh.-ra bitartean, 19 eskualdeetako 35 adarretako bakoitzean sortuko liratekeen produkzioak jasoko lituzketenak.

Sortutako guztirako produkzioaren terminoetan lortutako balio horietatik abiatuta sortutako balio erantsia (BPG) kalkulatu daiteke, bai eta produkzio horretara lotutako enpleguaren guztirakoa ere.

Kalkulu horiek egiteko, r erkidego autonomo bakoitzeko s produkzio-adar bakoitzaren BEKr,s Balio Erantsiko Koefizienteak eta EKr,s Enplegu Koefizienteak erabiliko dira.

Balio erantsiko koefizienteak produkzioaren guztirakoaren eta balio erantsiaren arteko zatiduraz kalkulatzen dira, eta jarduera-adar bakoitzak ekoizten duen unitate bakoitzeko sortzen duen Balio Erantsiaren zenbatekoa adierazten dute.

Bestalde, enplegu-koefizienteak kalkulatzen dira jarduera-adar bakoitzak erabiltzen duen lanpostu kopuru osoaren eta adar horren produkzio osoaren arteko zatiduraz, eta ekoiztutako unitate bakoitzak behar duen eskulan unitateak adierazten dituzte.

Koefiziente horiek kalkulatutako zeharkako produkzioaren bektoreei aplikatuz, Balio Erantsiaren BEGizeh.r,s eta Enpleguaren ENPizeh.r,s guztirako zenbatekoak lortuko lirateke, i jatorri-iturri bakoitzerako (Erosketak eta inbertsioak i=1, Errentak i=2, Hipoteka-kreditua i=3, kontsumorako kreditua i=4 eta produkzio-jardueretarako kreditua i=5).

Eskuragarri dauden Input-Output taulak 2007. urteari dagozkionez, Enplegu Koefizienteak pixka bat egokituak izan dira ?p2016/2007 azken urteetan zehar erregistratu diren balizko produkzio-irabaziak jasotzeko.

Balioetsitako enplegu-mailetatik abiatuta kalkulatzen dira sortutako soldaten errentak, RAir,s enplegu hori batez besteko soldatekin biderkatuz jarduera-adar eta eskualde bakoitzean.

Enplegu-koefizienteekin bezala, BBSr,s sektorekako Batez Besteko Soldatak (gazteleraz SM) eguneratu egin dira soldatadun bakoitzak soldatengatik izan duen batez besteko irabaziak aintzat hartuz, ?s2016/2007.

Azkenik USGir,s enpresa-errentak kalkulatu dira -Ustiapeneko Soberakin Gordina-, (gazt. EBE), BEGr,s, sortutako balio erantsiaren (gaz. VAB), SEir,s Soldatetako Errenten eta zerga garbien doikuntzaren arteko aldeaz, azken horiek kalkulatuta Eskualde eta Sektore bakoitzeko Batez Besteko Tasak esbbtr,s, (gazt.timp) Xir,s kalkulatutako produkzioei aplikatuz.

i=1 erosketa eta inbertsioengatik eta i=2 errentengatik sortutako zeharkako eraginen agregazioz lortuko lirateke jardueragatiko zeharkako eraginak, eta aldiz, beste hiru jatorrien agregazioz, i=3 hipoteka-kredituak, i=4 kontsumorako kredituak eta i=5 produkzio-jardueretarako kredituak, bitartekaritzagatiko zeharkako eraginak lortuko genituzke.

3.3.3 Eragin induzituak

Inpaktu ekonomikoaren azterketa gehienetan eragin induzituak deritzena jasotzen dira, eta horiek izango lirateke aurreko eraginen ondoriozko errentak sortutako eraginak.

Ohiko literaturan normalean bi eragin induzitu mota bereizten dira, zorrozki errenta-eraginak deritzenak eta zerga-eraginak bezala ezagutzen direnak.

Errenta-eraginek soldaten errentetatik, zuzenak nahiz zeharkakoak, eta ondorenean horiek kontsumoan duten aplikaziotik sortzen den produkzio, balio erantsi eta enplegu guztia jasotzen dute.

Bestalde, zerga-eraginek produkzioetatik, balio erantsitik eta enplegutik, zuzena nahiz zeharkakoa edo induzitua izan, sortuko litzatekeen zerga-bilketa osoa jasotzen dute.

Dagokigun kasuan, soldaten errenta zuzenen eraginak zeharkako produkzio-jatorri baten modura hartu dira kontuan, eta hortaz, kalkulatutako zeharkako enpleguetatik ondorioztatutako soldaten errentetara mugatuko dira eragin induzituak.

Era berean, zuzeneko zerga-eraginei dagokienez, Kutxabankek zerga-figura ezberdinetarako eman duen informazioa eskuragarri daukagu, eta beraz, berriz ere, zerga-eraginen estimazioa zeharkako errentetatik abiatuta egingo da.

Errentetatik eragin induzituen zehaztapena egiteko zeharkako errentekin erabilitako prozeduraren antzekoa aplikatuko da, baina kasu honetan r eskualde bakoitzean sortutako SEizeh.r zeharkako Soldatetako Errentetatik (gazt. RA) abiatuz.

Soldaten errenta horiei kendu behar zaizkie bai zerga zuzenak eta bai gizarte-kotizazioak, horrela EEiizeh.r Errenta Erabilgarriaren zenbatekoa lortuz (RD gazteleraz), horri kontsumorako batez besteko joera aplikatu behar zaio, eta horrela lortuko da, azkenik, Kizeh.r zeharkako enplegu horiei lotutako Kontsumo osoaren zenbatekoa, banatutako errenta zuzenekin egin zen moduan.

Hor gs da Gizarte Segurantzaren kotizazioen batez besteko tasa, i pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren batez besteko tasa eta a aurrezteko joera.

Kontsumoko zenbateko horretatik abiatuta WNirs induzitutako inpaktu-bektore berri batzuk kalkulatuko lirateke, W2 errentako zeharkako bektoreak kalkulatu ziren moduaren antzera, eta horien gainean, berriz ere, produkzio-biderkatzaileen input-output eredua aplikatuko litzateke.

Xiindur,s horrela kalkulatutako produkzio osoaren eta WNir,s inpaktu-bektoreen arteko aldeaz lortuko litzateke, azkenik, Xiindur,s zeharkako produkzio garbia.

Zeharkako eraginen antzera, produkzio horretatik abiatuta lortzen da Balio erantsiaren, enpleguaren, soldaten errenten eta enpresa-errenten zehaztapena.

Zerga-eraginen kasuan produkzioarekin lotutako zerga-figura nagusiak (zerga zuzenak eta zeharkakoak), balio erantsia eta zeharkako eta eragindako enplegua identifikatzen dira; eta batez besteko zerga-tasa batzuk aplikatuz diru-bilketa osoa lortuko litzateke.

Esaten genuen bezala, zerga-figura horien barnean daude bai zeharkako presio fiskala (BEZa eta zerga bereziak) BPGren portzentaje modura kalkulatuta, bai gizarte-kotizazioak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) eta enpresen zerga zuzenak (sozietate-zerga).

Zerga-eraginen zehaztapena zerga-figura ezberdinen oinarri zergagarriak kalkulatuz egiten da eta ondoren horiei batez besteko tasa bat aplikatuz, estatuko guztirako diru-bilketaren eta oinarri zergagarri horiei dagokien baliokide makroekonomikoaren arteko zatiduraz kalkulatutakoa.

3 Taula. Batez besteko zerga-tasak

Iturria: CEPREDEk egindakoa. INEren datuak.

Ondorio praktikoetarako, zerga-tasen zehaztapena estatu mailan egin da, eskualde mailan ez baitago informazio aski xehea, eta horregatik diru-bilketaren eskualde-esleipena estimatutako oinarri zergagarrien kokapenetik ondorioztatzen da (produkzioa, BEG edo eskualde-enplegua).

Eragin probintzialen zehaztapena.

Aurreko ataletan jaso dugun bezala, garapen metodologiko guztiak Input-Output Taulak zehaztuta dauden eskualde-oinarriaren gainean eginda daude. Nolanahi ere, Andaluziako Kordoba eta Jaen probintziek duten interes berezia kontuan harturik, Erkidego horretako emaitza agregatuak birkokatzeko tratamendu gehigarri bat egin da, bi probintzia horiek lurralde horretako gainerakoetatik bereiziz.

Eraginen birkokatze probintzial hori egiteko Kutxabankek emandako datuetatik abiatu gara, hain zuzen ere, probintzia horietako bakoitzean egindako erosketa, inbertsio, soldata, zerga eta kreditu-jardueretatik.

Eragin zuzenen kasuan produkzio probintzialaren maila kalkulatu da bi probintzia horietako bakoitzean kokatutako kredituen eta gordailuen batez besteko ehunekoa eskualdeko produkzio osoari aplikatuz.

Ondoren, probintzia horietan egindako erosketen balioa kenduz Balio Erantsi Gordina lortzen da, eta aldiz, soldatak eta alokairuak Kutxabankek emandako datuetatik lortzen dira zuzenean.

Azkenik, zerga probintzialak probintzia bakoitzean estimatutako produkzioarekiko modu proportzionalean lortzen dira.

Zeharkako eraginetan, bai jarduera nahiz kreditukoetan, probintzia bakoitzeko ehuneko bereziak eskualderako kalkulatutako eragin globalei aplikatu zaizkie, inpaktu-iturrietako bakoitza bereiziz (erosketak eta inbertsioak, errentak, hipoteka-kreditua, kontsumorako kreditua eta produkzio-kreditua).

Azkenik, eragin induzituak kalkulatzeko probintzietako bakoitzaren zeharkako enpleguaren ehunekoak eskualdeko agregatu totalei aplikatzen zaizkie.

Or. 6

4. Emaitzak

Emaitzen aurkezpenari buruzko atal hau hasteko, Kutxabank Taldeak 2016an izan duen jarduera-maila erakusten duten zenbatekorik adierazgarrienak jasoko ditugu, eragin ekonomiko ezberdinak kalkulatzeko oinarri bezala balio izan dutenak.

950 bulego eta 6.100 langile baino gehiagorekin, Kutxabank Taldeak 2016an ia 46.000 milioi euroko guztirako saldo bat izan zuen gordailuetan eta 44.000 milioi euro baino gehiagoko kreditu-stocka mantendu zuen.

4 Taula. Finantza-jarduera
(Datuak eurotan)

Iturria: Kutxabank. 2016.

Kreditu-jarduera hori egiteko, taldeak 214 milioi euro inguruko balioa zuten erosketak eta 20,7 milioi euro inguruko inbertsioak egin zituen, ia 400 milioi euro ordaindu zituen soldata eta alokairu gordinen kontzeptuan eta beste 357 milioi euro zerga- eta tasa-kontzeptuan, eta guztira 122 milioi euro baino gehiagoko dibidendua banatu zuen.

5 Taula. Kutxako irteerak
(Datuak eurotan)

Iturria: Kutxabank. 2016.

Datuak erlatiboki alderatuz Espainiako Bankuak kreditu- eta gordailu-entitateei buruz jasotako guztirako datuekin, ikus dezakegu Kutxabank Taldeak banku-sare nazionala osatzen duten 29.600 bulego baino gehiagoko kopurutik %3,2 inguru duela eta guztira banketxeetan lan egiten duten ia 200.000 langile artetik %3,1.

Bitartekaritza-jarduerari dagokionez, taldeak gordailu guztien gainean gutxi gorabehera %3,8ko eta guztirako kredituaren gainean %3,4ko batez besteko kuota izango luke; edozein kasutan, batez besteko emaitza horiek nahiko baldintzatuta daude taldearen jardueraren kokapen geografikoaren eraginez; izan ere, ondoren doan grafikoan ikus daitekeenez, EAEren kasuan kuota horiek nabarmen igotzen dira, eskualde honen guztirako gordailuen %45 eta guztirako kredituaren %27 gaindituz.

Era berean, kuota horiek bereziki aipagarriak dira presentziarik handieneko Andaluziako probintzietan, Kordoban gordailu guztien %39 gainditzen baita eta Jaenen %10; eta bestalde, probintzia mailako guztirako kredituaren kuotak %24,3 eta %9,3 dira hurrenez hurren.

3 Grafikoa. Kutxabanken kreditu eta gordailuen kuotak.
(kreditu eta gordailuen entitateen guztirakoaren gaineko ehunekoak)

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Espainiako Bankuaren eta Kutxabanken datuak.

Logikoki, lurralde mailako kuoten ezberdintasun horiek taldearen beraren bulegoek duten pisuak eraginda daude eta, ondoren azaltzen dugun grafikoan ikus daitekeen moduan, EAEko bulegoen guztirakoaren %26,6 dira, Andaluziakoen %7,1, Kantabria, Madril, Errioxa eta Nafarroakoen %2 eta %3 artean, eta gainerakoetan %1etik behera.

4 Grafikoa. Kutxabanken bulegoen lurralde-posizionamendua

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Espainiako Bankuaren eta Kutxabanken datuak.

Era berean, taldearen finantza-bitartekaritzaren jardueraren intentsitate erlatiboa, kreditu- eta gordailu-terminoetan neurtuta guztirako BPGrekiko, EAEn, bere inguruko eskualdeetan eta Andaluzian kontzentratzen da, ondoren azaltzen dugun irudian ikus daitekeen moduan.

2 Irudia. Finantza-bitartekaritzaren jardueraren ezarpen erlatiboa.

Iturria: CEPREDEk egindakoa. INEren eta Kutxabanken datuak.

Or. 7

4.1 Eragin zuzenak

Ikerlan mota honen ohiko terminologiari jarraiki, eragin zuzentzat joko ditugu aztertutako entitateak, Kutxabank Taldeak, sistema ekonomikoaren osotasunari egindako ekarpenak produkzioaren, balio erantsiaren edo errentaren, enpleguaren eta zergen ikuspegitik.

Hori horrela, entitateak emandako datuetatik abiatuta eta aurreko atalean azaldutako kalkulu-metodologia aplikatuz, jarraian dagoen taulako datuak lortzen dira.

6 Taula. Eragin zuzenak
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

920 milioi euroko guztirako produkzioarekin eta tarteko kontsumoak erostera bideratutako 214 milioi euro kenduta, Kutxabank Taldeak 706 milioi euroko balio erantsia sortuko zuen.

Sortutako guztirako errenta hori honela banatzen da: %56 (399 milioi euro) soldaten errentak eta gainerako %44a (307 milioi euro) soldatazkoak ez direnak.

Adierazitako jarduera egiteko, taldeak 6.100 langile kontratatu ditu zuzenean eta 357 milioi euroko ekarpena egin die diru-kutxa publikoei tasa, kontribuzio eta zerga gisa.

Termino erlatiboetan, zuzeneko errenta hori Espainiako BPGaren guztirakoaren %0,06 litzateke termino erantsietan, nahiz eta, EAEn, inpaktu erlatibo hori hamar aldiz biderkatzen den, hau da, erkidegoaren BPGaren %0,6, Kordobako probintziak termino erlatiboetan lortuko lukeenaren oso antzeko balioa dena.

Enpleguari dagokionez, zifra erlatiboak xumeagoak dira guztirako erantsiekiko; hots, Espainiako enpleguaren %0,036, EAEkoaren %0,35 eta Kordobako probintziakoaren %0,45.

5 Grafikoa. Eragin zuzen erlatiboak

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Or. 8

4.2 Zeharkako eraginak

Zeharkako eraginak dira aztertutako entitatean sortutako ondasun eta zerbitzuen transakzioetatik abiatuta sistema ekonomikoaren gainerakoan eratzen diren inpaktuak.

Kasu honetan, aurreko atalean adierazi legez, zeharkako eraginen iturburu adierazgarri bi antzeman dira, hain zuzen ere: Kutxabank Taldearen ohiko jardueraren ondorioz sortutako kutxa-irteerak eta Taldearen kreditu-jarduera.

Era berean, lehen multzoaren baitan, jardueragatiko zeharkako eragina deituko diogu multzoari, sailkapena egin da: Taldeak egindako erosketetan eta inbertsioetan jatorri dutenak, batetik, eta errenta banatuen -soldatakoen zein soldatakoak ez direnen- erabileragatik sortutakoak, bestetik.

Bestalde, bitartekaritzagatiko zeharkako eragina deritzogun bigarren taldean, hipoteka-kredituetatik, kontsumorako kredituetatik eta produkzio-jardueretarako kredituetatik eratorritako eraginak bereizi dira.

Halaber, zeharkako eraginen talde bakoitzaren baitan, bi maila ezarri ditugu. Lehen mailan, taldearekin zuzenean elkarreraginean aritzen diren eragileek sortutako eraginak daude, hau da, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, errenten hartzaileei ondasunak eta zerbitzuak saltzen dizkieten enpresak, hipoteka-kredituarekin eta kontsumorako kredituarekin erositako ondasunen ekoizleak eta produkzio-jardueretarako kredituen hartzaileak.

Bigarren mailan, lehen mailako ekoizle horiek beren produkzio-prozesuan txertatzeko erositako produktuen bidez sistema ekonomikoaren gainerakoan sortutako zeharkako eraginak daude.

Jarraian dagoen irudian, zeharkako inpaktuen jatorria eta lehen mailako zeharkako eraginak daude.

3 Irudia. Lehen mailako zeharkako eraginen jatorria eta lehen mailako inpaktuak.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Aurreko irudian ikus daitekeenez, erosketek eta inbertsioek eragindako kutxako irteerek (235 milioi euro), gehi soldaten errentek (339 milioi euro), gehi dibidenduek (122 milioi euro), 537 milioi euro inguruko fakturazioa (produkzioa) eragingo lukete Espainiako beste enpresa batzuetan. Horrek, bestalde, 303 milioi euroko errentak (BPG) sortuko lituzke, 5.672 pertsonaren lana ahalbidetuko luke eta 113 milioi euro gehituko lizkioke diru-kutxa publikoei.

Erosketei eta inbertsioei dagokienez, Kutxabank Taldeak ordaindutako 235 milioi euroek zenbateko bereko fakturazioa (produkzioa) sortu dute hornitzaileengan, eta, banatutako errenten kasuan, ordea, kutxatik irteten diren 521 milioi euroek, zergak eta aurrezte-tasa kenduta, 400 milioi euroko guztirako kontsumo-gastua eragingo lukete,eta hortik 338 milioi euro Espainiako enpresek fakturatuko lukete (gainerakoa zergak eta inportatutako kontsumoko ondasunak lirateke).

Produkzio-maila kalkulatu horiek jarraian aurkezten dugun neurriko eragina izango lukete gainerakoengan.

7 Taula. Jardueraren zeharkako eraginak (1. maila)
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Bestalde, kreditu biziaren 44.212 milioi euroek 30.950 milioi euroko produkzioa ahalbidetuko lukete, kontuan hartuta, aurreko atalean azaldu legez, zer-nolako elastikotasunak dituen produkzioak kredituarekin alderatuta. Produkzio hori jarraian dagoen taulan bildu bezala banatuko litzateke eskualdeen eta motaren arabera.

8. taulan ikus daitekeen bezala, produkzioaren gainek eko inpaktua zertxobait aldatzen da kreditu tipologiaren arabera.

Gauzak horrela, esaterako, hipoteka-kredituen kasuan, inbertsioaren elastikotasuna 0,37 izango litzateke, hau da, kredituaren stock-eko milioi euro bakoitzeko 370.000 euroko inbertsioa egingo litzateke, eta, horri BEZaren %9,4 kenduta (%10 prezio libreko etxebizitzetan eta %4 babes ofizialekoetan), etxebizitza-higiezinen ekoizleek 332.000 euro fakturatu dituztela esan nahiko luke.

Kontsumorako kredituen kasuan, gastuaren elastikotasuna, kredituaren stock-arekin konparatuta, 0,58 ingurukoa zen, hau da, kredituko milioi euro bakoitzeko 580.000 euro handituko litzateke azken kontsumoa, eta, horri zeharkako zergak eta atzerriko ekoizleei eskatutako ondasunak eta zerbitzuak (inportazioak) kenduta, 500.000 euroko barne-fakturazioa (produkzioa) sortuko litzateke azkenean kredituaren stock milioi bakoitzeko.

Produkzioaren erkidegoz erkidegoko banaketari dagokionez, azpimarratzekoa da erkidego bakoitzeko kontsumitzaileei ematen zaien kredituak, erkidego horretan ez ezik, gainerakoetan ere handitzen duela produkzioa.

Azkenik, produkzio-jardueretarako kredituen kasuan, 0,6koa da sektoreen balio erantsiaren batez besteko elastikotasuna kredituaren stock-arekiko (txikiena nekazaritzan, 0,23koa, eta handiena metalurgian eta makinarian, 0,75rekin), hau da, kredituaren stock-eko milioi bakoitzeko 600.000 euroko balio erantsia sortuko litzateke.

Kontuan izanda balio erantsiko euro bakoitzeko produkzioeko 2,2 euro inguru sortzen direla batez bestez, kredituaren stock-aren batez besteko biderkatzailea 1,4 ingurukoa litzateke; nahiz eta, 8. taulan adierazitako datuen arabera, Kutxabank-en kredituaren stock-aren sektorekako banaketaren egiturak elastikotasun handixeagoa lekarkeen eta kredituko milioi euro bakoitzeko milioi eta erdi euro inguru sortuko liratekeen produkzioan.

8 Taula. Kreditu-jarduerak sortutako produkzioa
(Datuak milioi eurotan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Finantza-bitartekaritzako jarduerak sortutako produkzioaren zifra estimatu horietatik abiatuta, ondoko taulan zehaztutako eraginak lor litezke.

Produkzioan 30.950 milioi euro sortzeko, beharrezkoa litzateke 18.950 milioi euro inguru balio duten bitarteko kontsumoak erostea. Horrela, 11.992 milioi euroko balio erantsia (errenta) sortuko litzateke honela banatuta: %58 soldaten errentak (7.014 milioi euro) eta gainerakoa soldatakoak ez diren errentak (4.978 milioi euro).

Produkzio hori sortzeko 212.000 langile beharko lirateke, eta jarduera horretatik 4.857 milioi euro eratorriko lirateke zergetan.

9 Taula. Bitartekaritzaren zeharkako eraginak (1. maila)
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Aurreko paragrafoetan azaldu legez, zeharkako eraginak sistema ekonomiko osotik zabalduko lirateke lehen mailako produkzioa egiteko erosi beharrekoetatik abiatuta (bitarteko kontsumoak). Hala, jarduerak eragindakoak 270 milioi eurokoak izango lirateke eta bitartekaritzak eragindakoak 18.959 milioi eurokoak.

Ondoko tauletan, bigarren maila horretan sortutako eraginak azaltzen dira, jatorriaren arabera sailkatuta (jarduerak eragindakoak eta bitartekaritzak eragindakoak).

10 Taula. Jardueraren zeharkako eraginak (2. maila)
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

11 Taula. Bitartekaritzaren araberako zeharkako eraginak (2. maila)
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Mailotako zeharkako eraginak gehituta, jarraian azaltzen diren guztirako balioak lortuko lirateke, jarduerek eragindako eta bitartekaritzak eragindako eraginak bereizita.

12 Taula. Jardueraren zeharkako eraginak (Guztirakoak)
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

FuentIturria: CEPREDEk egindakoa.eFigura

Jardueren zeharkako eraginek 393 milioi euroko guztirako errenta sortuko lukete (BPGaren guztirakoaren %0,04), eta horietatik 188 milioi euro 7.230 enpleguen soldatari legokieke (Espainiako guztirako enpleguaren %0,04) eta administrazio publikoek 145 milioi euro bilduko lituzkete.

6 Grafikoa. Jardueraren zeharkako eragin erlatiboak

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

13 Taula. Bitartekaritzaren zeharkako eraginak (Guztirakoak)
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Bitartekaritzak dakartzan zeharkako eraginak, logikoa denez, askoz handiagoak dira: 19.000 milioi euroko errenta baino gehiago eta 341.000 enplegu, hau da, Espainiako guztirakoaren %1,78 eta %2, hurrenez hurren.

Eragin erlatibo horiek nabarmen handiagoak dira Kutxabank Taldeak presentzia handiagoa duten eskualde edo erkidegoetan; esaterako, BPGaren %13 eta enpleguaren %15 EAEn edota %9,7 eta %12 Kordoban.

7 Grafikoa. Bitartekaritzaren zeharkako eragin erlatiboak

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Or. 9

4.3 Eragin induzituak

Metodologiari buruzko atalean definitu bezala, eragin induzituak dira zeharkako langile guztiek egindako kontsumotik eratorritakoak. Ondoko taulan daude laburbilduta.

14 Taula. Sortutako produkzio induzitua
(datuak milioi eurotan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Gure kasuan, jardueren zeharkako eraginek sortutako soldaten 188 milioi euroak gehi kreditu-jarduerek eragindako zeharkako langileen ordainsarien 10.942 milioi euroak izango litzateke kontsumo hori.

Soldaten errentaren guztirakotik abiatuta eta gizarte-kotizazioak (55 eta 3.229 milioi euro, hurrenez hurren) eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga kenduta (22 eta 1.293 milioi euro), zeharkako langile horiek guztiek eskuragarri edukiko luketen errentaren guztirakoa lortuko litzateke: 110 eta 6.420 milioi euro, hurrenez hurren.

Kontsumoaren guztirako zifra lortzeko, aurrezteari emandako zatia (9 eta 527 milioi euro) kendu beharko litzaieke eskuragarri dagoen errentaren zenbateko horiei. Emaitza zeharkako langile horiek egingo luketen kontsumoaren guztirako bolumena izango litzateke: 101 milioi euro inguru jarduerengatiko zeharkako eraginetan eta beste 5.893 milioi euro bitartekaritzagatiko zeharkako eraginetan.

Kontsumo-kopuru horiek Espainiako eta nazioarteko ekoizleen artean banatuta eta dagozkion zeharkako zergak kenduta, sistema ekonomikoaren osotasunean sortuko litzatekeen bolumena lortuko genuke (85 eta 4.982 milioi euro, hurrenez hurren).

Hasierako kontsumo-kopuru horiei produkzioaren biderkatzaileen eredua aplikatuz gero, kontsumoaren hasierako eskaera estaltzeko beharrezko guztirako produkzioa lortuko genuke, 146 eta 8.623 milioi euro, hurrenez hurren.

Kontuan hartuta zeharkako langileek egindako kontsumoagatik sortutako errenta balegokeela zeharkako eraginetan sartuta, eragin induzituak bi izango lirateke hertsiki: kontsumo horren eragin biderkatzailea, hau da, produkzioaren guztirakoaren eta hasierako kontsumoaren arteko diferentzia, eta hasierako kontsumoa, hau da, 62 milioi euro jarduerarengatik eta 3.641 milioi euro bitartekaritzagatik.

Produkzio induzituko kopuru horietatik abiatuta, gainerako aldagaiekiko eraginak jarraian zehaztutakoak lirateke.

15 taula. Jardueraren eragin induzituak
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Logikoa denez, jarduerak induzitutako inpaktuak oso txikiak dira: 26 milioi euro errentan eta 460 enplegu. Nolanahi ere, eragin erlatibo nabarmenak dituzte EAEn (BPGaren %0,013 eta enpleguaren %0,014) eta Kordoban (%0,01 eta %0,12, hurrenez hurren).

8 Grafikoa. Jardueraren eragin induzitu erlatiboak

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

16 Taula. Bitartekaritzaren eraginak
(Datuak milioi eurotan, Enplegua lanaldi osoko lanpostu-baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Bestalde, kreditu-jarduerak induzitutako eraginak adierazgarriak dira, 1.500 milioi euroko errenta eta 27.000 enplegu baino gehiago, hain zuzen, eta herri-administrazioek 560 milioi euro batuko lituzkete horiei esker.

Termino erlatiboetan, errentekiko eragina BPGaren %0,14koa eta enpleguaren %0,16koa izango litzateke sistema ekonomikoan orobat, eta EAEn eta Kordoban BPGaren %0,6 eta enpleguaren %0,7 ingurura helduko litzateke.

9. Grafikoa. Bitartekaritzaren eragin induzitu erlatiboak

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Or. 10

4.4 Guztirako inpaktuak

Aztertutako maila bakoitzean (zuzena, zeharkakoa eta induzitua) bildutako eraginak gehituz, Kutxabank Taldearen jarduerak sistema ekonomikoaren osotasunean duen guztirako inpaktua lortuko litzateke, zeina ondoko irudian laburbilduta dagoen.

4 Irudia. Kutxabank Taldearen guztirako inpaktuen laburpena

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Emaitza orokorrak ikusita, esan genezake Kutxabank-ek 22.455 milioi euroko errenta sortu zuela 2016an, eta, zenbateko horretatik, 8.800 milioi euro diru-kutxa publikoetan sartu zirela, tasa, zerga eta kotizazio sozial gisa. Horrez gainera, esan daiteke lanaldi osoari dagozkion 382.500 lanpostu ahalbidetu zituela.

Bestalde, arreta BPGan izandako inpaktuan jarriz gero, sortutako errenta osoa 22.455 milioi euro baino gehiagokoa izango litzateke, honela banatuta: %88 bitartekaritza-gatiko zeharkako eragina, %7 bitartekaritzak induzitutako eraginak, %3 jardueragatiko zuzeneko eraginak eta beste %2a zeharkakoak.

5 Irudia. Guztirako eragina BPGan.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

10 Grafikoa. BPGren gaineko inpaktu erlatiboak

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Errenta agregatuaren osoarekiko termino erlatiboetan, Kutxabanken ekarpena Estatuaren BPGaren %2 baino gehiago izango litzateke, eta, EAEren kasuan, eragin erlatibo horrek erkidegoaren BPGaren %14 baino gehiago (%13,6 bitartekaritzagatik eta %1 jardueragatik, hain zuzen).

Era berean, Kordoban, datu hori probintziaren BPGaren %11 inguruan ibiliko litzateke, eta Jaenen, aldiz, errentaren %3,6 inguruan besterik ez.

Per capita datuei begira, ordea, eragin induzituak nabarmen aldatzen dira eskualde batetik bestera, Kutxabanken negozioaren lurralde-egitura dela-eta, logikoa denez. Gauzak horrela, EAE nabarmendu behar da, zalantzarik gabe, biztanleko 4.500 euroko errenta gainditzen baita han. Bigarren mailan, Madril, Errioxa, Andaluzia, Kantabria eta Nafarroa daude, pertsonako 400 eta 600 euro bitarteko errentekin.

17 Taula. Autonomia Erkidegoetako errentaren gaineko inpaktuak guztira
(Datuak eurotan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Bestalde, enpleguarekiko eraginen -esan dugun bezala, 382.000 enplegu baino gehiago- tipologiaren araberako errentaren banaketaren oso antzekoa da; hala, bitartekaritzaren zeharkako eragina guztirakoaren %90 izango litzateke.

6 Irudia. Guztirako inpaktuak enpleguan

Iturria. Norberak egindakoa.

11 Grafikoa. Inpaktu erlatiboak enpleguan

Iturria. Norberak egindakoa.

Errentarekin gertatzen den bezala, Taldeak enpleguan duen batez besteko inpaktu erlatiboa Espainiako guztirakoaren %2 baino apur bat gehixeago da, %17 inguru EAEn, %13 baino gehiago Kordobako probintzian eta %5 baino zertxobait gutxiago Jaenen.

Kasu honetan ere, lanpostuen erkidegoz erkidegoko banaketa nahiko heterogeneoa da. Gauzak horrela, batez bestez milioi biztanleko 8.200 lanpostu sortu ditu Taldeak, eta Nafarroa, Kantabria, Madril, Andaluzia, Errioxa eta, jakina, EAE daude batez besteko horren gainetik.

18 Taula. Guztirako inpaktuak eskualdeetako enpleguan
(Datuak lanaldi osoko lanpostu baliokideetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Zerga-bilketa 8.800 milioi euro baino gehiagokoa izango litzateke, eta, zenbateko hori herri-erakundeek urtean duten 400.000 milioi euroko diru-sarrerekin alderatuz gero, horrek esan nahi du 100 eurotik 2 gutxi gorabehera Kutxabank Taldeak egindako jarduerarekin erlazionatuta legokeela, zuzenean nahiz zeharka.

Bilketa horren jatorrizko egiturari dagokionez, nabarmentzekoa da zuzeneko zergak, hau da, Taldeak berak ordaindutakoak, gainerako magnitudeak baino zertxobait handiagoak direla ehunekoei erreparatuta, guztirakoaren %4 baino apur bat gehiago, alegia.

7 Irudia. Guztirako inpaktuak zerga-bilketan.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

12 Grafikoa. Inpaktu erlatiboak zerga-bilketan

Iturria. Norberak egindakoa.

Balio absolutuak BPGarekin erlatibizatzean lortzen da Kutxabank Taldearen jarduerarekin erlazionatutako zerga-bilketaren garrantzi erlatiboa. Hala, ikus daitekeenez, BPGaren %0,08 inguruan ibiliko litzateke guztira, hau da, 2016. urtea itxi zeneko defizit publikoaren guztirakoaren %20 inguru.

Ondoko taulan, zerga horiek eskualde bakoitzaren BPGarekiko duten eragin erlatiboa erakusten da, nahiz eta, metodologiari buruzko atalean azaldu bezala, eskualdearen araberako bilketa tentuz hartu behar den; izan ere, diru-sarrera fiskalak jarduera sortzen den lurraldearen arabera esleitzen dira, eta, beraz, horrek ez du esan nahi diru-sarrerok eskualde horietako herri-erakundeek biltzen dituztenik.

19 Taula. Guztirako inpaktuak eskualdeen zerga-bilketan
(datuak BPGaren ehunekoetan)

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Total Tax Contribution - Kutxabank Taldearen zerga-ekarpena guztira

Espainia mailan, Kutxabank Taldearen ekarpena 357 milioi eurokoa izan zen, zergengatik eta enpresen eta langileen kotizazioengatik Gizarte Segurantzak biltzea aurreikusitakoaren %0,32, alegia.

Guztirako horretatik, Kutxabank-ek 170,1 milioi euro jasan zituen zergetan eta 133,1 milioi euro bildu, eta tasak eta sektoreko konpentsazio-sistemetara egindako ekarpenak (Gordailuak bermatzeko funtsa eta Ebazpeneko funts bakarra) eta 53,8 milioi eurokoak izan ziren.

Enpresak ordaindu beharreko Gizarte Segurantza da Kutxabank-ek jasaten dituen zergen artean kostu handiena duena: 80,1 milioi euro, hau da, jasandako zergen %47.

Ondoren, BEZa dago: 39,0 milioi euro, hau da, jasandako zergen, %22,9.

Bildutako zergei dagokienez, partidarik handiena langileen soldatei egindako atxikipenei dagokie (97,9 milioi euro; bildutako zergen %73,6), eta bigarren postuan finantza-tresnen errenten gaineko atxikipenak daude (19,7 milioi euro; bildutako zergen %14,8).

Tasei eta sektoreko konpentsazio-sistemetarako ekarpenei dagokienez, kosturik handiena Gordailuak bermatzeko funtsean sortutako zenbatekoa izan da (39,2 miloi euro 2016an) eta, ondoren, Ebazpeneko Funts Bakarrean sortutakoa (12,7 milioi euro).

2016an, Total Tax Rate (zerga-tasaren guztirakoa) %35ekoa izan da. Hau da, irabazietako 100 euro gordineko 35 euro bideratu dira zergak ordaintzera.

Negozio-kopuruarekiko zerga-ekarpenaren ratioa %28,42koa da. Bestela esanda, negozio-kopuruko 100 euroko 28,42 euro ordaindu ditu zergetan Kutxabank Taldeak, eta, horietatik,13,54 euro jasandako zergak izan dira, 10,59 euro bildutako zergak eta 4,28 euro ekarpenak sektore-konpentsaziorako sistemei.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 85,7 milioi euro zerga jasan zituen Kutxabank-ek eta 89,2 milioi euro zerga bildu, hau da, zergengatik eta enpresen eta langileen kotizazioengatik Gizarte Segurantzak erkidegoan biltzea aurreikusitakoaren %1,35.

Andaluzian, aldiz, 62,7 milioi euro zerga jasan zituen Kutxabank-ek, eta 26,6 milioi euro zerga bildu.

Bestalde, batera begiratuta eta guztirako eraginen eskualdez eskualdeko banaketari erreparatuta, ikus dezakegu Taldeak errentan nahiz enpleguan duen inpaktua murriztu egiten dela EAEk, Madrilek eta Andaluziak osatutako ipar-hego ardatzetik urrundu ahala (ikusi ondoko irudia).

8 Irudia. Errentan eta enpleguan dauden inpaktuak, eskualdearen arabera.

Iturria. Norberak egindakoa.

Azkenik, guztirako inpaktuak sektoreetan nola banatzen diren aztertuz gero, ikusiko dugu jarduera-adar bakoitzaren balio erantsiaren guztirakoaren gaineko eragin erlatiborik handienak erauzketa- eta fintze-industrian (%15,3), eraikuntzan (%12,1) eta metalezkoak ez diren produktu mineralen industrian (%7,9) ematen direla; termino absolutuetan sortutako enpleguari erreparatuta, aldiz, ikusiko dugu eraikuntza nabarmentzen dela (12.000 lanpostu baino gehiago) eta, atzetik, merkataritza-jarduerak (42.500 lanpostu inguru), herri-erakundeak (37.600 lanpostu baino gehiago) eta bestelako enpresa-zerbitzuak (32.000 lanpostu baino zertxobait gutxiago) dituela.

9 Irudia. Guztirako inpaktuak sektorearen arabera.

Iturria. Norberak egindakoa.

Or. 11

Erreferentzia bibliografikoak

Artal, A.; Llano, C.; Castillo J., Requena F (2006): “The factor content of bilateral interregional trade: evidence for Spain”. Congreso ETSG Sept-2006 VIENNA.

Artal-Tur, A; Llano C.; Requena F. (2009): “Factor productivity differences and missing trade problems in a regional HOV model” Spanish Economic Review.

Dones.M., Lopez, A.M. y Pérez, J. (2000): “Diseño de un modelo de simulación Multirregional - Multisectorial basado en las Tablas Input-Output”. Anales de Economía Aplicada. XIV Reunión ASEPELT-España. Oviedo, 22 y 23 de Junio de 2000”.

Dones, M, Pérez, J y Llano, C.:(2009):”An interregional impact analysis of the EU Structural Funds in Spain (1995-1999)” Aceptado para su publicación en Papers in Regional Science.

García, G.y Pérez, J. (2005):”Ports Economic Impact. Literature Review and alternative proposal” Journal of Maritime Research, vol. I (num. 3), págs. 85-104. I

Llano, C (2004a): "Economía espacial y sectorial: el comercio interregional en el contexto de un modelo Multirregional para la economía española". Instituto de Estudios Fiscales. Ministerio de Economía y Hacienda. Colección Investigaciones: N°1/04.

Llano, C (2004b): The interregional trade in the context of a multirregional input-output model for Spain”. Estudios de Economía Aplicada. VOL. 22 - 3 , 2004,ART. 22302.

Llano C. (2008): Efectos de desbordamiento interregional en España: Una estimación a través del modelo input-output interregional. Investigaciones Regionales. En revision.

Pérez y Pérez, L. y Barreriro, J. (2008): “Assessing the socio-economic impacts of drought in the Ebro River Basin”. Spanish Journal of Agricultural Research. (En 2ª evaluación.)

Pérez,J., Llano,C. y G.García (2009): “Valoración de las Tablas Input-Output Interregionales de la economía española.”. . Monográfico ICE. Aspectos territoriales del desarrollo cara al sigloXXI. Octubre.2009.

Pulido,A y Fontela.E. (1993):”Análisis Input-Output: Modelos, datos y aplicaciones”. Pirámide. Madrid.

Sonis M., Hewings G. y Llano C. (2007a): “The Spanish economic landscape: key sectoral relations in the interregional framework”. Working Paper REAL DT 07-T-08, August. Mimeo.

Sonis M., Hewings G. y Llano C. (2007b): “Trade integration and sectoral specialisation: The evolution of the sectoral structure of the Spanish regions”. Working Paper REAL DT 07-T-08, August. Mimeo.

Or. 12

Eranskinak

A. Erreferentziazko datu makroekonomikoak.

Iturria: INE. Espainiako Bankua eta CEPREDEk egindakoa.
BPGari buruzko lurraldekako kopuruak 2016rako INEren Autonomien Kontabilitatekoak dira; Enpleguarenak, berriz, 2016rako CEPREDEren aurreikuspenak dira.
Herri Administrazioen diru-sarrerak 2015ekoak dira.

A1. Enplegu-koefizienteak

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Lurralde arteko Input-output taula: “L.R.Klein” Institutua.

A2. Lanpostu bakoitzeko batez besteko soldata.

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Lurralde arteko Input-output taula: “L.R.Klein” Institutua.

A3. Balio Erantsiari buruzko koefizienteak.

Iturria: CEPREDEk egindakoa. Lurralde arteko Input-output taula: “L.R.Klein” Institutua.

B. 2016an Kutxabankek izandako jarduerari buruzko datuak.

B1. Kutxabanken jarduera 2016an.

Iturria: Kutxabank.

B2. Kutxabanken Negozioa 2016an.

Iturria: Kutxabank.

B3. 2016an Kutxabankek egindako erosketa eta inbertsioen xehetasuna. (1/2).

Iturria: Kutxabank.

B3. 2016an Kutxabankek egindako erosketa eta inbertsioen xehetasuna. (2/2).

Iturria: Kutxabank.

B4. Kutxabanken Kreditu Stocka 2016an.

Iturria: Kutxabank.

B5. Kutxabankek 2016an enpresa-jarduerarako emandako kredituen xehetasuna. (1/2).

Iturria: Kutxabank.

B5. Kutxabankek 2016an enpresa-jarduerarako emandako kredituen xehetasuna. (2/2).

Iturria: Kutxabank.

C. Emaitzen xehetasuna

C1. Errenta zuzenen banaketa eta erabilera.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

C2. Kreditu Stockari lotutako ekoizpena.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

C3. Sortutako errentaren eragin erlatiboak.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

C4. Sortutako enpleguaren eragin erlatiboak.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

C5. Sortutako zergen eragin erlatiboak.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

C6. Sektorekako eraginen xehetasuna. Sortutako Balio Erantsia.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

C7. Sektorekako eraginen xehetasuna. Sortutako enplegua.

Iturria: CEPREDEk egindakoa.

Or. 13

Edukiak